Ekonomia -

DONOSTIALDEKO METROA

Donostiako Metroa Kontxako hondartzara hurbilduko da

Metroaren lur azpiko tarteak sarbide bat izango du Xabier Zubiri plazan, Londres hotelaren alboan.

Donostialdeko Metroaren lur azpiko tartea 2020 urterako egongo da martxan. EFE
Donostialdeko Metroaren lur azpiko tartea 2020 urterako egongo da martxan. EFE
Donostialdeko Metroaren lur azpiko tartea 2020 urterako egongo da martxan. EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostialdeko Metroak geltoki bat izango du Kontxako hondartzan, hots, Gipuzkoako hiriburuaren erdigune turistiko eta komertzialean.

Diario Vasco egunkariak gaur kaleratu duenez, geltokia Urbieta-Easo eta Arrasate-San Bartolome kaleen artean eraikiko dute, eta hiru sarbide izango ditu: Xabier Zubiri plazan, Londres hotelaren alboan (hondartzatik gertuen egongo dena); Loiola kalean eta San Bartolome Muinoan egingo duten merkataritza-gunean.

Halaber, metroak beste bi geltoki berri izango ditu: Benta Berrin, unibertsitatetik gertu, eta Eason. Azken horri esker, Zarautz-Irun bidea egin nahi dutenek ez dute trenez aldatu beharko hiriburuan.

Donostialdeko Metroaren lur azpiko tartea 2020. urterako egongo da martxan, aurreikusitakoa betetzen bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostiako informazioa Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Euskal herriko hondartzak mapa Gizartea bideoak Ekonomia berriak Kontxako hondartza azken ordukoa Albisteak Donostia Topoa