Ekonomia -

Balantzea

280 milioi euroko galerak izan zituen Eroskik 2014an

Eroskik ohiko batzar nagusia egingo du ekainaren 17an Barakaldon, BEC erakustazokan. 56,7 milioi euroko galera bazkideek bere gain hartzeko proposamena bozkatuko dute batzarrean.

Artxiboko irudia: commons.wikimedia.or
Artxiboko irudia: commons.wikimedia.org
Artxiboko irudia: commons.wikimedia.or

Agentziak | Erredazioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

280,2 milioi euroko galerak izan zituen Eroski Taldeak 2014an, 2013an baino % 169,4 handiagoak. Aktiboak onbideratzeko diru-hornidura handiagoak egin behar izan zituzten iaz, 256 milioi euro, hain zuzen ere.

Bizkaiko kooperatibak agiri batean jakitera eman duenez, 6.106 milioi euroko fakturazioa izan zuen, 2013an baino % 2 txikiagoa, ?Eroski Club? beherapen eta fideltasun programari esker. Frankizien sarea hedatu egin zela goraipatu du Eroskik; izan ere, salmentek % 6 gora egin zuten.

Aktiboen narriadura dela-eta, 188,4 milioiko hornidurak egin behar izan ditu Eroskik, hau da, % 219,2ko hazkundea izan dute diru-hornidurek. Taldearen finantza emaitzak 98,6 milioiko galerak izan zituen, nahiz eta 2014an Espainia erdialdean eta hegoaldean supermerkatuak salduta diru-sarrerak jaso.

Hala ere, gastu operatiboetan 53 milioi euro aurreztea lortu zuen Eroskik, batez ere bazkide kooperatibisten soldatetan (2013ko galeren % 30 bere gain hartu zituzten). Gainera, lehentasunezko akzioen interesengatik 22 milioi euro ordaindu zituen Eroski Taldeak iaz.

56 milioiko galerak bere gain hartzea eskatuko die Eroskik bazkideei

Eroskik ohiko batzar nagusia egingo du ekainaren 17an Barakaldon (Bizkaia), BEC erakustazokan. 56,7 milioi euroko galera bazkideek bere gain hartzeko proposamena bozkatuko dute batzarrean.

Orain ordaintzen dutena etorkizuneko emaitza positiboekin itzuliko diete bazkideei, konpainiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakitera eman dionez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea