Ekonomia -
Nafarroari eragingo dio
Lan-erregulazio txostena aurkeztu du Caixabankek
Erregulazio planak 750 lanposturi eragingo die. Negoziazio mahaia osatu dute dagoeneko. Maiatzaren 28an kontsulten epea amaituko da eta maiatzaren 29an txostena negoziatzeari ekingo diote.
Agentziak | Erredakzioa
750 lanposturi eragingo dien lan-erregulazio txostena planteatu du Caixabankek astelehen honetan, sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez.
Lanpostuen kopurua egokitzeko mugikortasun geografikoa eta lan baldintzen moldaketa bat beharrezkoa dela azaldu du entitateak, baina ez du neurri zehatzik proposatu. Hala ere, negoziazio mahaia osatu dute dagoeneko. Maiatzaren 28an kontsulten epea amaituko da eta maiatzaren 29an txostena negoziatzeari ekingo diote, iturri berdinen arabera.
Andaluzian, Kanariar Uharteetan, Nafarroan eta Burgosen lanpostu gehiegi daudela uste du entitateak. Guztiak Banca Civica ohiaren lurraldeak dira. Katalunian eta Balear Uharteetan, ostera, langile gutxiegi daudela antzeman du zuzendaritzak. Caixabankek Banca Civica xurgatu zuen.