Ekonomia -

Inbertsioak

Eroskik 100 milioi inbertituko ditu 2015ean dendak berritzeko

Kooperatibak azaldu duenez, behin bere zorra finantzatu ondoren, denda sarea berregituratzea du helburu.

Eroski. Artxiboko irudia: EiTB
Eroski. Artxiboko irudia: EiTB
Eroski. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroski kooperatibak 80 eta 100 milioi artean inbertituko ditu aurten bere denda eta saltoki sarea "Zurekin" formatu berrira egokitzeko.

Hala azaldu du Agustin Markalde Eroskiko presidenteak hedabideen aurrean Bilboko Merkataritza Ganberan hitzaldi bat eskaini aurretik.

Horren esanetan, behin bere zorra berriz finantzatu ondoren eta "finantza alorrari dagokionez, epe ertain-luzerako ikuspegia argituta", denda sarea berregituratzea du helburu Eroskik.

Inbertsio erritmoa "bizia" izango dela azaldu du eta, datozen hilabetetan Bilbon dozena erdi denda berriz inauguratuko dituztela gaineratu du.

Mercadona Euskal Autonomia Erkidegoan zabaltzen ari den denda kopuruaz galdetuta, Markaidak nabarmendu du Europako kate garrantzitsuenak EAEn daudela eta "guztiek", Eroskik barne, egokitu eta "beren tokia" aurkitu beharko dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski