Ekonomia -
Europako Parlamentuan
AHTren kostu eta etekina zehazteko txostena eskatuko du EH Bilduk
Europako Batzordeak Eusko Jaurlaritzari azterketa eskatzeko ekimena aurkeztuko du EH Bilduk Europako Parlamentuan, ‘euskal Y’ “gure Castelloko aireportua” ez bihurtzeko.
Agentziak | Erredakzioa
EBko erakundeek Eusko Jaurlaritzari abiadura handiko trenaren kostu eta mozkinei buruzko txosten bat eskatzeko ekimena aurkeztuko du EH Bilduk Europako Parlamentuan, koalizio abertzaleak gaur Bilbon iragarri duenez.
Eusko Legebiltzarrak eskakizuna atzera bota zuen iragan astean. Txostena egitea eta azterketa bukatu bitartean AHTren obrak gelditzea eskatu zuen koalizio abertzaleak Gasteizko Ganberan. Horregatik, Europako erakundeetara jotzea erabaki duela ohartarazi du gaur EH Bilduk agiri batean.
Europako Batzordeak Eusko Jaurlaritzari azterketa eskatzeko ekimena aurkeztuko du EH Bilduk Europako Parlamentuan, ‘euskal Y’ “gure Castelloko aireportua” ez bihurtzeko.
Txosten hori egiten ez baldin badute, azterketa aurrera eramateko gizarte eragileekin eta adituekin batzorde bat eratuko du koalizio abertzaleak.