Ekonomia -
Eustat
EAEko ekonomia % 2,2 hazi da lehen hiruhilekoan
Daturik onenak Gipuzkoan jaso ziren, % 1,4 hazi zen ekonomia. Araban eta Bizkaian, berriz, % 1,1 egin zuen gora ekonomiak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAEko ekonomia % 2,2 hazi da urte honetako lehen hiruhilekoan, iazko datuekin alderatuta; 2014ko urtarriletik martxora arteko datuan kontuan hartuta, hiru hamarren egin du gora Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako ekonomiak.
Eustat euskal estatistika institutuak emandako datuen arabera, Barne Produktu Gordinaren igoera, batez ere, zerbitzuen sektorean eskaintzak izan duen gorakadaren ondorioz izan da. Bestalde, eraikuntzaren alorraren beheranzko joera moteltzen ari dela nabarmendu du Eustatet.
Lanaldi osoko enplegua % 1,4 hazi da 2015eko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gehiago.
EAEko hiru lurraldetan izan zen positiboa BPGren garapena iaz: daturik onenak Gipuzkoan jaso ziren, % 1,4 hazi zen ekonomia. Araban eta Bizkaian, berriz, % 1,1 egin zuen gora ekonomiak