Ekonomia -
Bankia auzia
800 milioitik 34 milioira murriztu du ANk Bankiako buruzagien fidantza
Hortaz, Bankiak, BFA matrizeak eta Rodrigo Rato, Jose Manuel Fernandez, Francisco Verdu eta Jose Luis Oliva Bankiako jabeek jarritako errekurtsoak partzialki onartu ditu gaur Auzitegi Nazionalak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Auzitegi Nazionalak 800 milioi eurotik 34 milioira jaitsi du Bankia auzian inputatutakoei ezarritako fidantza. Besteak beste, Bankiari, BFA filialari eta Bankiako buruzagiei ezarri zien Fernando Andreu epaileak 800 milioi euroko bermea. Buruzagi horien artean Rodrigo Rato presidente ohia dago.
Hortaz, Bankiak, BFA matrizeak eta Rodrigo Rato, Jose Manuel Fernandez, Francisco Verdu eta Jose Luis Oliva Bankiako jabeek jarritako errekurtsoak partzialki onartu ditu gaur Auzitegi Nazionalak.
Hala ere, FROB erreskate funtsak jarritako helegitea bertan behera utzi du, “zilegitasun falta” argudiatuz. Auzitegi Nazionalaren auto osoa hurrengo egunetan emango dute jakitera.
Fernando Andreu epaileak 800 milloiko fidantza ezarri zien izan zitzaketen erantzukizunei aurre egiteko, baina Auzitegi Nazionalak onartu egin du, neurri batean bada ere, auzipetuek aurkeztutako helegitea eta 34 milloitan utzi du fidantza.