Ekonomia -

BATZAR OROKORRA

Susperraldiaren aldeko itun soziala eskatu die Elkargik alderdiei

Egoera ekonomikoaren harian, Josu Sanchezek ohartarazi du 'benetako hazkundeaz' ezingo dela hitz egin, enpleguaren errekuperazio zantzu sendoak atzeman arte.

Josu Sanchez eta Victor Ibarretxe, Elkargiko presidentea eta zuzendaria, hurrenez hurren. EFE.
Josu Sanchez eta Victor Ibarretxe, Elkargiko presidentea eta zuzendaria, hurrenez hurren. EFE.
2014an, Elkargik 190 milioi euroko abalak bideratu zituen

1:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Sanchez Elkargiko presidenteak susperraldiaren aldeko itun soziala eskatu die alderdiei, hauteskunde urtea den honetan. Alderdien interesak alde batera uzteko dei egin die, "akordiorik gabe ezinezkoa" izango delako, Sanchezen iritzian, egungo lan merkatuan edota hezkuntzan beharrezkoak diren erreformak egitea.

Elkargik Batzar Orokorra egin du gaur Donostian, eta ondorengo prentsaurrekoan egin ditu adierazpenok Sanchezek. Victor Ibarretxe Elkargiko zuzendari nagusia ere agerraldian izan da. Kursaalen egiten ari diren jardunaldia Iñigo Urkullu lehendakariak itxiko du arratsaldean.

"Akordioen kultura" defendatu du Elkargiko presidenteak, eta ekonomia berpizteko itun soziala beharrezkotzat jo du, "alderdien arteko ezberdintasunak alde batera utzita".

Halako akordioak lortzea egungo egoera politikoan "zaila" dela onartuta ere, egoera ekonomikoari aurre egiteko neurriak kontuan hartzeko eskatu die alderdiei.

Egoera  ekonomikoaren harian, Sanchezek esan du neurgailu makroekonomikoei erreparatuta bistakoa dela susperraldia hasi dela, baina berak ezin duela "balorazio baikorrik" egin, ekonomia errealean ez delako oraindik hori islatzen. Sanchezen ustez, ezingo da "benetako hazkundeaz" hitz egin, enpleguaren errekuperazio zantzu sendoak atzeman arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea