Ekonomia -
Funtzio Publikoaren Mahaia
Akordiorik ez, Enplegu Publikoaren Legearen negoziazioan
Zirriborroaren aldaketak azaldu dizkie Eusko Jaurlaritzak sindikatuei. Exekutiboak proposatutako “eztabaida metodoa” kritikatu dute sindikatuek.
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak eta sindikatuek ez dute akordiorik lortu Enplegu Publikoaren Legeko aurreproiektuaren negoziazioan. Funtzio Publikoaren Mahaia ostegun honetan bildu da Gasteizen, baina bileran ez dute jarrerarik hurbildu.
Bilerak ordu eta erdiko iraupena izan du eta gai-zerrendako eduki bakarra legearen hirugarren zirriborroaren aurkezpena izan da. 3.120 erakunde, entitate, sindikatu eta langileren ?ehunka ekarpen? bildu ditu hirugarren zirriborroak.
Testuaren aldaketak azaldu dizkie Jaurlaritzak sindikatuei. Ekarpen berriak aurkezteko asteartera arteko epea eman die Exekutiboak, baina Mahaia gaia jorratzeko ez da berriro bilduko. Legea EAEko administrazioetako 110.000 langileri aplikatuko zaie.
Proposamen berriak jaso eta gero, ?txostenen fasea? hasiko da testua zuzentzeko, Gobernu Kontseiluak onartu baino lehen. Ondoren, Eusko Legebiltzarrera bidaliko dute bertan eztabaidatzeko.
Andres Zearreta Administrazio Publikoaren sailburuordeak bilera amaitu eta gero azaldu duenez, Gobernuak formula konkretuak planteatu ditu ?kategoria batzuetako bitarteko langileen tasa handia murrizteko? eta lanpostuak finkatzeko.
"Eztabaida metodoa? kritikatu dute sindikatuek
Goizeko bileran ez du LABek parte hartu; izan ere, Funtzio Publikoaren Mahaia utzi zuen iaz. Zirriborroan euren proposamen batzuk barneratzea baloratu dute gainerako sindikatuek, baina Jaurlaritzak proposatutako ?eztabaida metodoa? kritikatu dute; izan ere, Exekutiboak ?ez du informaziorik igorri? gaurko bilera baino lehen, eta ondorioz, nobedadeak ?aztertzeko astirik ez dute izan?.
Testu berriak ?gai konkretu batzuk soilik aldatzen? dituela kritikatu du ELAk. Sindikatu abertzalearen ahotan, testuak ?aurreko zirriborroen espiritua mantentzen du?. Aurreproiektuak ?lan erreforma Administrazioan sartu eta euskal lege bat garatzeari uko egiten dio?, gaineratu duenez.
Sindikatuek proposatutako ?aspektu garrantzitsuak? zirriborrotik at geratu direla ohartarazi du Mari Cruz Vicentek (CCOO). Alegazio gehiago aurkezteko epea ?lotsagarria? dela esan du Vicentek. Zirriborroaren inguruan ?negoziazio prozesurik? ez dela izan salatu du CCOOko ordezkariak, ?elkarrizketak baizik?.
Legeari babesa emango ez diola iragarri du UGTk, Administrazioko ?langileen arazoak konpontzen ez dituelako?. Hala ere, sindikatuaren ekarpen batzuk aintzat hartzea baloratu du sindikatuak.