Ekonomia -

2015-2020 estrategia

Osalanek segurtasun eta osasun estrategia 'propioa' sortu du

Eragile ugarik parte hartu du txostena osatzeko lanean, eta EAEko ekoizpen eta lan eredura "egokitu" dute.

Osalanek osotasunean hartuko ditu lan-segurtasuna eta osasuna

1:39

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osalan EAEko Lan Segurtasun eta Osasun Institutuak 2015-2020rako Lan Segurtasunerako eta Osasunerako Euskal Estrategia aurkeztu du gaur, epe horretan erakundeak lan arrisken prebentziorako gauzatuko dituen politikak eta ekintzak jasotzen dituen dokumentua, eta estrategia "propio" gisa aurkeztu dute, EAEko "ekoizpen eta lan eredura egokitua".

Angel Toña Gizar Politiketako eta Enpleguko sailburuak itxi du estrategia aurkezteko Bilbon egin duten ekitaldia, eta txostena osatzeko garaian parte hartu duen lantaldearen "esfortzua eta ulermenerako borondatea" azpimarratu du.

Enplegu sailburuak "elkarlanerako borondatea" eskatu die "lan munduan jarduten duten aktore guztiei", hau da, administrazioari, enpresei eta langileen ordezkariei, "bakoitzak duen ardura mailaren arabera".

Azaldu duenez, Estrategia "propioa" da, "ekoizpen eredu propiora egokitua". "Eragile ugariren lankidetza, erakundeena eta erakundeetatik kanpokoena, izan da proiektuaren filosofiaren elementu nagusia", gaineratu du.

Izaskun Urien Osalanen zuzendariak aurkezpenean esan du egitasmo berriak aldagai gehiago hartzen dituela kontuan, enpresaren tamaina, emakumeen lan baldintzak, elbarritasunak, adinekoen kolektiboak, bizitza eta familia uztartzea, eta ekoizpen ereduen zahartzea, besteak beste.

Era berean, "faktore sozioekonomiko berriak" hartu dituzte aintzat, "ez lan arriskuen prebentzioarekin zuzenean lotutakoak soilik". Hala, "lan harremanen markoaren aldaketa, negoziazio kolektiboaren egoera zaila eta Espainiako eta Europako atzeraldi ekonomiko handia" dira aldagai berriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea