Ekonomia -

BBVA-ren akziodunen batzarra

BBVA: 'Greziak agerian utzi populismoak ez dakarrela emaitza onik'

Francisco Gonzalez presidenteak Syriza kritikatu eta Espainiak gobernu "sendoa" behar duela azpimarratu du, populismoak aberastasuna suntsitzen duelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Gonzalez BBVAko presidenteak kutsu politiko argiko adierazpenez josi du Bilbon bankuaren akziodunen aurrean egindako hitzaldia. Horren ustez, "Grezian agerian geratu denez, populismoak aberastasuna eta lanpostuak suntsitzen ditu, ez du emaitza onik ematen".

Podemosi erreferentzia argia eginez, susperraldi ekonomikoan aurrera egiteko, Espainiak gobernu "sendoa" behar duela azpimarratu du bankariak; izan ere, Espainia "martxan dago jada, baina oraindik asko dago egiteko". Gonzalezen esanetan, enplegua sortu, berrikuntza sustatu eta hezkuntza hobetu dira eta ustelkeriari modu eraginkorrean aurre egin behar zaio.

Hazten jarraitzeko "lanean jarraitu behar dugu, ez dago bidezidorrik", esan du BBVAko presidenteak, eta, ildo horretan, Grezia hartu du ahotan: "Populismoak eta bete ezin diren proposamenek aberastasuna eta lanpostuak suntsitzen dituzte, ez dute emaitza onik ematen".

Egonkortasun politikoari eusten bazaio, Espainiako ekonomiak hazten jarraituko duela esan du Gonzalezek. "2016a eta ondorengo urteak oso onak izango dira. 2015ean % 2,7 haztea espero dugu", agertu du. "Krisia atzean utzi dugula erakutsi dute emaitzek, norabide onean goaz", gaineratu du.

"Espainia 500.000 lanpostu sortzen ari da gaur egun, eta litekeena da datorren urtean gehiago izatea", aurreikusi du BBVAko presidenteak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
BBVA