Ekonomia -
Energia
Brasilgo bi argindar-enpresa saldu ditu Iberdrolak 192 milioigatik
Coelba eta Cosern banatzaileetan zuen parte-hartzea salduta, 69 milioi euroko plusbalio gordina lortuko du Iberdrolak.
Erredakzioa
Iberdrola euskal enpresa elektrikoak Coelba eta Cosern banatzaile brasildarrak saldu dizkio Neoenergia enpresari, 192 milioi euroren truke, Ignacio Galan buru duen enpresak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Operazioarekin 69 milioi euroko plusbalio gordina lortuko du Iberdrolak.
Euskal konpainiak Coelba eta Cosern banatzaileetan zuen parte-hartzea (% 8,50 eta % 7,01) 159,4 eta 32 milioi euroren truke saldu du, hurrenez hurren.
Salmenta honi esker, 192 milioi euro eta diru horri dagozkion interesak (urteko % 12,19ko tasaren arabera kalkulatuta) jasoko ditu Iberdrolak hiru urtean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea