Ekonomia -
Ministroen Kontseilua
AHTren Bergarako lotunearen beste hiru tarte egiteko baimena eman dute
Konkretuki, Arrasate-Bergara, Elorrio-Bergara, eta Elorrio-Elorrio tarteetako lanak hasteko baimena eman du Espainiako Gobernuak. Obrek 266.087.099 euroko aurrekontua dute.
Erredakzioa
Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Bergarako lotunearen hiru tarte berri egiteko baimena eman dio Ministroen Kontseiluak Sustapen Ministroari. Obrek 266.087.099 euroko aurrekontua dute.
Konkretuki, Arrasate-Bergara (Zumelegi sektorea), 114.315.781 euroko kostuarekin; Elorrio-Bergara, 83.702.496 euroko kostuarekin; eta Elorrio-Elorrio, 68.068.820 euroko kostuarekin, tarteetako lanak hasteko baimena eman du Espainiako Gobernuak.
Horrela, ?bultzada garrantzitsu eta berri? bat eman nahi dio Gobernu zentralak ?Euskal Y?ri; izan ere, Bergarako lotunea bukatzeko inbertsioari baimena eman eta gero, ?Bilboko eta Gasteizko sarbideak egiteko lanak onartzea bakarrik falta da?.
Gasteiz eta Bilbo lotuko dituen plataformaren 90,2 kilometro eraiki behar ditu Adifek, eta baita Gipuzkoako lotura Bergarako lotunearen bidez. Bestalde, Bergara-Donostia korridorea eraikitzeko Eusko Jaurlaritzarekin akordio batera heldu dira. Lanak Kupoko aurrerakinen bidez finantzatuko dituzte, eta ondoren dirua itzuliko dio Gobernu zentralak EAEri.