Ekonomia -

2014ko balantzea

Kutxabankek 150 milioi irabazi zituen iaz, 2013an baino % 38 gehiago

Gregorio Villalabeitia presidenteak jakitera eman duenez, azken hiru urteetan emaitza positiboak izan duen Estatuko erakunde bakarretakoa da Kutxabank.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabankek 150,3 milioi euroko irabazi garbiak lortu zituen iaz, aurreko urtean baino % 38,8 gehiago.

Gregorio Villalabeitia presidenteak jakitera eman duenez, azken hiru urteetan emaitza positiboak izan duen Estatuko erakunde bakarretakoa da Kutxabank. Horri esker, gaineratu du, Kutxabankek handitu egingo du Gizarte Ekintzetara urtero bideratzen duen ekarpena.

Horren esanetan, “kreditu-eskaria suspertu dela erakusten duten zantzu nabarmenak” daude, “merkatuan interes-tasak oso maila baxuan daudelako bereziki”.

Hala ere, 2014a “inflexio urtea” izan zela gaineratu du, “merkataritza sektoreko jarduerak goranzko joera argia izan baitu, kreditu-eskaera suspertu egin delako eta berankortasun ratioak hobetu egin direlako”.

Hori horrela, Kutxabankek 45,09 milioi euro bideratuko ditu BBK, Kutxa eta Vitalera, Gizarte Ekintza kudeatzeko.

Bestalde, Kutxabankek kaudimen sendoari eutsi dio, % 13,1ean baitu, eta % 12,7ko Core Kapitala.

Banakako berankortasun-tasa % 7,99ra murriztu zen iaz eta finantza-sektoreko batez bestekoarekiko aldea, bestalde, handitu egin du EAEko bankuak (% 12,5ean itxi zuen urtea).

Presidenteak gaineratu duenez, zalantzazko aktiboen sarrera % 50,3 jaitsi da; beherakada % 9,5ekoa izan da saldoan, eta jaitsiera nabarmena, inbertsioa baxuagoa izan bada ere, berankortasun ratioan (% 10,68), iazko ekitaldiaren itxieraren aldean, finantza-sistemaren batez bestekoaren azpitik kokatzen baita (% 12,51).

Etxebizitza hipoteken berankortasuna (familien hipoteka) Euskadiko sarean % 1,8an finkatuta geratu da; orotarako berandutza, ordea, sustatzaileen arriskuari lotutakoa izan ezik, % 5,7an kokatu da.

Higiezinen aktiboen kudeaketak % 28ko igoera izan du higiezinen salmentan, aurreko ekitaldiaren itxieran. Puntu honetan Villalabeitiak azpimarratu du 2014ko abenduan Kutxabankek akordioa sinatu zuela Lone Star enpresarekin, 930 milioi euro higiezinen aktibo saltzeko, eta horrek esleitutako aktibo kopuru eta Taldearen higiezin izakinen ia erdiaren murrizketa ekarriko duela.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank berriak