Ekonomia -
Auzitegi Konstituzionala
Merkataritza ordutegien legearen kontrako helegitea onartu dute
Jaurlaritzakj jarri zuen dendei nahi zuten ordutegian irekitzeko aukera ematen zien dekretuaren kontrako helegitea, eta Konstituzionalak onartu du eskumenak urratzen dituela.
Erredakzioa
Auzitegi Konstituzionalak tramitera onartu du Eusko Jaurlaritzak merkataritza ordutegiak arautzeko egin zuen legearen puntu batzuen kontra jarri zuen helegitea, EAEren eskumenak urratzen dituela iritzita.
Auzitegiak helegite hori onartu du, eta gauza bera egin du antzeko arrazoiengatik Kataluniak, Andaluziak eta Asturiasek jarritakoa ere.
Hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna lortzeko 2014ko urrian onartu zen legearen inkonstituzionaltasuna salatzen du helegiteak.
Arau horrekin, hiri turistikoetako dendariei askatasun osoa ematen zaie ordutegiak zehazteko eta noiz ireki erabakitzeko.
Auzitegiak kaleratutako bi probidentziatan, Diputatuen Kongresuaren, Senatuaren eta Espainiako Gobernuaren esku utzi ditu salaketak, eta hamabost eguneko epea izango dute prozeduretan sartzeko eta alegazioak egiteko.
Hala ere, tramitera onartzeak ez du Konstituzionalak gaiaren inguruan duen jarrera agerian uzten, eta datozen egunotan jakinaraziko du iritzia, Konstituzionalak berak azaldu duenez.