Ekonomia -

Laguntza-programa

Industria-jarduera bultzatuko du Jaurlaritzak EAEko hainbat herritan

Ezkerraldeko udalerri gehienei, Bizkaian, eta Oarsoaldeko herriei (Errenteria, Oiartzun, Pasaia eta Lezo), Gipuzkoan, emango dizkiete aipatu laguntzak.

Behar gehien dituzten eskualdeei laguntzak emango dizkie Jaurlaritzak

01:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak iragarri duenez, krisiak gehien astindutako lekuetan industria-jarduera sustatzeko laguntza programa berria prestatzen ari da Gobernua. Laguntzak udan ematen hastea aurreikusten du Jaurlaritzak.

Ezkerraldeko udalerri gehienei, Bizkaian, eta Oarsoaldeko herriei (Errenteria, Oiartzun, Pasaia eta Lezo), Gipuzkoan, emango dizkiete aipatu laguntzak.

Forum Europak antolatutako gosari informatiboan, Tapiak esan du programa egiten eta osatzen ari direla oraindik, eta, hortaz, ezin duela “diru-kopururik” aipatu; izan ere, Europar Batasunak bere oniritzia eman beharko dio plan horri. Babes hori lortzen ez badute, “estatu-laguntza” gisa har daitezkeela azaldu du sailburuak.

Euskadiko eskualdeen arteko “oreka” sustatu nahi du Jaurlaritzak laguntza berri horien bitartez, sailburuaren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea