Ekonomia -
Programa berria
35 urtetik beherako gazteei alokairuak eskainiko dizkie Jaurlaritzak
125 euroko errentak dira eta etxebizitza beste bi pertsonarekin partekatu beharko dute. Gehienez, hiru urtez egongo dira erabiltzaileak pisu horietan.
EITB.EUS
Eusko Jaurlaritzak abian jarriko du gaur 35 urtetik beherako gazteei zuzendutako alokairu programa berri bat.
Alokairu horiek eskuratzeko, erabiltzaileek ezkongabeak, dibortziatuak edo bananduak izan behar dute, eta ezin dute seme-alabarik izan.
Horretan interesa dutenek Etxebiden eman behar dute izena, alokairu erregimenean, eta 12.000 eta 25.000 euroko urteroko diru-sarrerak izan behar dituzte.
Hautatuek 125 euroko errentak jasoko dituzte, eta etxebizitza beste bi pertsonarekin partekatu beharko dute.
Alokairuko etxe horiek garajea eta trastelekua dute, eta gehienez ere hiru urtez egon ahalko dira bertan.
Oraingoz, ekimena Gasteizen bakarrik jarriko dute martxan.