Ekonomia -

Falciani Zerrenda

Bizkaia eta Espainia 'iruzur-fiskalaren aurka elkarlanean ari dira'

Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin elkarlanean, Bizkaiko Foru Aldundiak “iruzur-fiskala” jazarri egiten duela gogoratu du gaur Unai Rementeria bozeramaileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin elkarlanean, Bizkaiko Foru Aldundiak “iruzur-fiskala” jazarri egiten duela gogoratu du gaur Unai Rementeria bozeramaileak. HSBC Suitzako bankuko ustezko kontu-korronteen inguruan galdetu diote kazetariek Rementeriari.

Rementeriak azaldu duenez, Bizkaiko Ogasunak eta Zerga Administrazioko Agentziak datuak gurutzatu egiten dituzte iruzur kasu horiek atzemateko xedearekin. Horrez gain, Estatuko beste Ogasunekin ere harreman estua dutela zehaztu du Rementeriak.

Falciani Zerrendan bizkaitarrik agertuko ote den galdetuta, ez du adierazpenik egin nahi izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak