Ekonomia -

Kutxabank

Kutxabankeko irregulartasunak argitzeko batzordea eskatu du EH Bilduk

Besteak beste, Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko ordezkari ohiaren “bateraezintasunak” aipatu ditu Unai Urruzuno koalizioko ordezkariak.

Kutxabanki buruzko ikerketa batzordea eskatu du EH Bilduk

00:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egunez egun Kutxabanken ustezko irregulartasunen inguruan “susmoak” pilatzen ari direla salatu du gaur EH Bilduk. Besteak beste, Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko ordezkari ohiaren “bateraezintasunak” aipatu ditu Unai Urruzuno koalizioko ordezkariak eta, horren guztiaren ondorioz, “premiazkotzat” jo du Legebiltzarrean ikerketa-batzordea bat eratzea.

Egunero “osagai berriak” agertzen direla berretsi du Urruzunok eta, hortaz, Cabiecesen kontratuaren ingurukoak lehenbailehen “argitu behar direla” nabarmendu du.

Gaur hedabide batzuetan agertu den albistea aipatu du Urruzunok: hain zuzen ere, Mikel Cabieces Kutxabanken lanean hasi zenean, BBKko zuzendaritzako kidea ere bazela. Gogoratu duenez, kargu bi horiek “bateraezinak" ziren.

Gaia “larria eta iluna” dela esan du Urruzunok eta, “egunez egun” ikerketa-batzordea sortzeko “premia” handiagotu egiten dela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank EH Bildu Araba