Ekonomia -

Eroski taldea

Eroskik 22 milioi euro emango ditu ekarpenen 2014ko interesengatik

Aurreikusitako egutegiaren arabera izango dira ordainketak. 2002ko eta 2004ko ekarpenen kasuan, interesak % 3,562koak izango dira, eta % 3,062koak 2007koetan.

Eroski. Argazkia: commons.wikimedia.org
Eroski.
Eroski. Argazkia: commons.wikimedia.org

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroskik 22 milioi euro emango dizkie gaur mendeko finantza ekarpenak egin zituztenei, iazko interesengatik, kooperatibak prentsa-ohar batean jakitera eman duenez.

Aurreikusitako egutegiaren arabera izango dira  ordainketak. 2002ko eta 2004ko ekarpenen kasuan, interesak % 3,562koak izango dira, eta % 3,062koak 2007koetan.

2002ko lehenengo ekarpenen jaulkipenaren ondoren, Eroskik azpimarratu du epe guztiak errespetatuz ordaindu dituela interesak, eta guztira 314 milioi euro eman dizkiela inbertitzaileei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski