Ekonomia -

Kaleratzeak

Sindikatuak, Eusko Irratiko kaleratzeen kontra

ELAk gogor salatu du elkarte publiko batek lan erreforma horretarako erabili izana, eta LABek azpimarratu du hori ez dela "prozesuaren aurretik adostutako bidea".

Irratiko langileen protesta. Argazkia: EiTB
Irratiko langileen protesta.
Irratiko langileen protesta. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EITBk Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian egin asmo duen Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) kontra agertu dira sindikatuak.

ELAk gogor salatu du Eusko Irratiko profesionalei egingo dieten EEEa, eta horretarako elkarte publiko batek lan erreforma erabili izana.

"Enplegu murrizketa zuzenean dago lotuta aurreko urtean EITBren Administrazio Kontseiluak onartu zuen Lan Eskaintza Publikoarekin. Gure sindikatuak errefusatu egin zuen, enplegu murrizketa handia jasotzen zuelako", azaldu du sindikatuak.

Bestalde, LABek azpimarratu du hori ez dela "prozesuaren aurretik adostutako bidea". Gainera, gogorarazi du 2016ko amaieran Eusko Irratiko Langile Batzordearekin batu behar duela zuzendaritzak irratietako egiturako plantilla zein izan behar den adosteko, eta "ez dirudi EEEa denik modu aproposena negoziazio horri begira". "Argi geratu da Andoni Ortuzarren garaietako utzikerien ondorioak oraindik ere pairatzen ari garela EITBn, eta bere arduragabekeria dela eta ekonomikoki kinka larrian dagoela komunikabide publikoaren etorkizuna", gaineratu du.

Independenteak-ESK sindikatuak, berriz, Maite Iturbe zuzendariaren dimisioa exijitu du, eta kaleratzeek "lehendakaria agerian uzten" dutela ohartarazi du, "irrati eta telebista publikoetan murrizketarik ez" zuela egingo esan zuelako.

Sindikatuak prentsa ohar batean azaldu duenez, "10 hilabetez ezkutuko EEE bat egongo zela salatu ostean", Maite Iturbe buru duen zuzendaritzak "baieztatu" egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea