Ekonomia -

Finantzak

Santander bankuak kapitala 7.500 milioi eurotan handituko du

Operazio horretan 1.258,4 milioi akzio jaulkitzea espero dute, bankuaren kapital sozialaren % 9,9. Bestalde, entitateak 5.800 milioi euroko mozkinak lortu zituen 2014an.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kapitala 7.500 milioi eurotan handitzea adostu du Santander bankuko administrazio-kontseiluak. Operazioarekin merkatu kuota irabaztea eta sendotzea helburu ditu bankuak, ziklo ekonomikoa aldatzen ari den unean.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak agiri batean azaldu duenez, operazio horretan 1.258,4 milioi akzio jaulkitzea espero dute, bankuaren kapital sozialaren % 9,9.

Kapitala handitzea inbertitzaile kualifikatuei zuzendutako ezarpen pribatu azkar baten bidez egingo dute. Akzioak Goldman Sachs eta UBS jaulkiko dituzte. Akzioen salneurria ostiral honetan finkatuko dute. Akzio berriak urtarrilaren 13an kotizatzen hasiko dira.

Bestalde, 5.800 bat milioi euroko etekinarekin itxiko du 2014 Santander bankuak, hau da, 2013an baino % 30 gehiago, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Banco Santander bideoak