Ekonomia -

Petrolioa

Brent upela, 50 dolarren azpitik, 2009tik lehen aldiz

Gaurko saioaren hasieran Brent upelaren prezioa 51,15 dolarrekoa zen, baina berehala 49,92 dolarrera jaitsi da. 2009eko maiatzaz geroztik izan duen salmenta prezio baxuena da hori.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europarentzat erreferentzia den Brent upelaren prezioak 50 dolarren mugaren azpitik hasi du eguna; 2009ko maiatzetik inoizkorik merkeen, hain zuzen ere.

Horrenbestez, petrolioa bost urteetako preziorik baxuenean saldu da Europako merkatuan.

Zehatz-mehatz esanda, gaurko saioaren hasieran Brent upelaren prezioa 51,15 dolarrekoa zen, baina berehala 49,92 dolarrera jaitsi da; 2009eko maiatzaz geroztik izan duen salmenta prezio baxuenera, hain zuzen.

Hortaz, 2015eko lehen zazpi egunetan Brent upelaren prezioa % 13 jaitsi da.

AEBn erreferentzia den Texasko petrolio-upelaren prezioa ere jaitsi egin da. 47,14 dolarreko prezioan saldu da; 2009ko apirilaz geroztik inoiz izan duen preziorik baxuenean.

Hainbat arrazoirengatik ari da jaisten petrolioaren prezioa. Batetik, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak erabaki du produkzio maila bere horretan eustea (30 milioi upel egunean). Erakunde horretako kide batzuek, Venezuelak, adibidez, produkzioa igotzea eskatu dute. Bestalde, Abdala bin Abdelaziz Saudi Arabiako erregearen osasun egoerak ere eragina izan du petrolioaren prezioan. Abenduaren 31n ospitaleratu zuten, pneumoniak jota. Mundu mailan petrolio gehien ekoizten duen herrialdea da Saudi Arabia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Ekonomia