Ekonomia -
2014 langabezia tasa
Rajoy: 'Langabeziaren jaitsierak lanean jarraitzera bultzatzen gaitu'
Twitterren egin du Rajoyk langabeziaren datuen lehenengo balorazioa. Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren arabera, Estatuan 4,4 milioi langabe daude, iaz baino 253.627 gutxiago.
Erredakzioa
Langabeziaren jaitsiera "lanean jarraitzeko bizigarria" dela esan du gaur Mariano Rajoy Espainiako presidenteak.
Twitter sare sozialeko bere kontuan egin du Rajoyk langabeziaren datuen lehenengo balorazioa. Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren arabera, Estatuan 4,4 milioi langabe daude, iaz baino 253.627 gutxiago. 1998tik izan den beherakada handiena izan da.
"Gaur ezagutu ditugun datuak lanean jarraitzeko eta susperraldia lortzeko bizigarriak dira", adierazi du presidenteak.
Mariano Rajoyk ez du agerraldirik egingo gaur, eta bihar Pazko-Militarraren ospakizunean izango da, erregearekin batera.
Bestalde, Fatima Bañez Enplegu ministroak esan du 2015eko enplegu datuek "aurreikusitakoa soberan" gaindituko dutela. "Enpleguaren egonkortasuna izango da Gobernuaren xede nagusia 2015ean". "2014a susperraldiaren urtea izan da Esainian", esan du. Gaur kaleratu dituzten datuek "lanean jarraitzeko" bultzada ematen dutela gaineratu du.