Ekonomia -
Fagor Etxetresnak
Fagor berriak EAEko beste zentro batera eramango du Edesako ekoizpena
Basauriko planta 2015eko lehen hiruhilekoan jarriko dute martxan, baina aldi baterako bakarrik.
Erredakzioa
Fagor Etxetresnak berriak 2015 urteko lehen hiruhilekoan abiatuko du Edesako lantegiaren (Basauri) ekoizpena, baina aldi baterako bakarrik. Izan ere, hurrengo urteko amaieran ekoizpena EAEko beste lantegi batera eramango du.
Fagor CNA taldeak azaldu duenez, Edesan 40 pertsonak egingo dute lan, eta ekoizpena lekuz aldatu eta gero eutsi egingo die langile horiei.
Bideragarritasun planaren lehen fasea Edesak Basaurin duen lantegia berriz abiatzea izango da, baina bigarrena ekoizpena EAEko beste zentro batera eramatea izango da, eta 2015a bukatu baino lehen gauzatuko dute.
"Albiste txarra"
Testuinguru honetan, Edesako langile ohiek "albiste txar"tzat jo dute Fagor CNA taldeak iragarritakoa, baina "espero" zutela gaineratu dute, Basauriko lantegiari buruzko erabakia atzeratzen ari zela ikusita.
Era berean, langileek EAEko beste zentro batera (Gipuzkoara segur aski) joan behar izatea deitoratu dute.