Ekonomia -

Abenduaren 15etik 19ra

Jaurlaritzak bederatzi lan-poltsa deitu ditu Euskal Administraziorako

Jaurlaritzak espero du lehen probak otsailean hastea, lehenengo pertsonak maiatzean lanean has daitezen. Hautaketa-prozesua HAEEk egingo du.

9 lan poltsa deitu ditu Jaurlaritzak behin-behineko postuak betetzeko

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Euskal Administrazio Publikoan behin-behinean lan egiteko bederatzi lan-poltsa deitu ditu igande honetan, abenduaren 14an.

Hautaketa-prozesua Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) garatuko du, eta deialdia Euskadiko egunkari guztietan eta HAEEren webgune ofizialean ageri da.

Eskaerak aurkezteko epea bost lanegunekoa izango da; astelehenean, abenduaren 15ean, hasi, eta hurrengo ostiralean, abenduaren 19an, amaituko da.

Jaurlaritzak espero du ezagutza-probak 2015eko otsailean eta hizkuntza-eskakizunetako probak martxoaren bukaeran egitea, lan-poltsak osatuta gelditzeko eta, hala, bertako kideak maiatzean hasiko dira lanean.

Azkenean, Jaurlaritzak jakinarazi duenez, bederatzi poltsatan egingo dute hautaketa-prozesua, azaroaren 14an deitutako zazpiez gain, orain hizkuntza-normalizazioko teknikariak eta itzultzaileak (euskara-gaztelania/gaztelania-euskara) ere sartuko baitira.

Prozesu honekin, "arinago eta eraginkortasun handiagoz" egin ahal izango dira Euskadiko Administrazio Orokorreko ordezkapenak eta, gainera, izangaien publizitate, berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioak bermatuko dira.

"Eusko Jaurlaritza konprometituta dago enplegu publikoarekin eta lan-aukera bat eman nahi die langabezian dauden edo beren lan-egoera hobetu nahi duten pertsona kualifikatuei, bitarteko funtzionario edo aldi baterako langile gisa ordezkapenak eginez. Horregatik egingo du deialdi hau", azaldu du.

Lau LEP 2015ean

Horrez gain, Jaurlaritzak lau lan-eskaintza publiko (LEP) deituko ditu hurrengo urtean, 1.550 plaza baino gehiagorekin: Ertzaintzan, 250 plaza, XXV. promoziorako; Hezkuntzan, Haur eta Lehen Hezkuntzako 275 maisu-maistra; Osakidetzan, 968 plaza (txanda askean 484 eta barne promozioan 484); eta Administrazio Orokorrean, Eustateko inkestatzaile izateko 80 plaza, epai judizialak behin betikotuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Lana