Ekonomia -

Defizit helburua

Defizitean 'neurri eraginkorrak' eskatu dizkio Eurotaldeak Espainiari

Bestalde, onartu egin dute Greziako erreskatea bi hilabetez luzatzea.

Luis de Guindos, Pierre Moscovici Ekonomia Gaietako komisario europarrarekin batera. EFE
Luis de Guindos, Pierre Moscovici Ekonomia Gaietako komisario europarrarekin batera. EFE
Luis de Guindos, Pierre Moscovici Ekonomia Gaietako komisario europarrarekin batera. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiak 2015ean defizit-muga bete dezan ‘’neurri eraginkorrak’’ beharrezkoak direla esan du astelehen honetan Eurotaldeak, datorren  urteko aurrekontuetan % 4,2ko ez betetzeko arriskuaren aurrean.

Datorren urterako, Espainiak BPGaren % 4,6ko defizita izango du, Europako Batzordeak egindako kalkuluen arabera, eskatu zaiona baino lau hamarren gehiago, gastua murriztu duelako -bereziki erkidego eta herri mailetan-, eta erreforma fiskalaren eragina bestera aztertu duelako. Hain zuzen ere, Batzordeak Espainia kritikatu du ez duelako Egonkortasun Itunak jasotzen dituen badaezpadako neurririk aplikatu, nahiz eta “erkidegoen kontu publikoek okerrera egin duten”, defizitaren helburua lortzeko asmoz.

Horren ondorioz, ‘’neurri eraginkorrak’’ beharrezkoak direla esan du Eurotaldeak gaur.

De Guindosek dio egungo neurriak ‘’nahikoa’’ direla

Ondoren, Luis de Guindos Espainiako Gobernuko Ekonomia ministroak eskaera horri erantzun dio, eta esan du Espainiaren  2015eako aurrekontuetan bildutako neurriak ‘’nahikoa’’ direla % 4,2ko defizit-helburua lortzeko.

Beste herrialdetako aurrekontuak

Eurotaldeak 2015eko Aurrekontuetan fiskalitatearen egonkortasuna lortzeko neurriak betetzea eskatu die Espainiari, baina baita euroguneko beste herrialde batzuei; halaber, Greziaren erreskatea abenduaren 31tik aurrera luzatzea eztabaidatuko du.

Izan ere, Ekonomia eta Finantza ministroek ezohiko bi bilera egin dituzte: batetik, aurrekontuak herrialdeka aztertzeko eta, bestetik, Greziaren inguruan eztabaidatzeko.

Lehenengoan Europako Batzordeak euroa erabiltzen duten 16 herrialdeen (denak, Grezia eta Txipre izan ezik) 2015ko aurrekontuen inguruan egindako analisia babestu dute, zazpi herrialde Egonkortasunerako eta Hazkunderako Ituna apurtzeko zorian baitaude: Espainia, Belgika, Frantzia, Italia, Malta, Austria eta Portugal.

Halere, kezka nagusia Frantziak, Italiak eta Belgikak bereganatu dute, euroguneko kideek erreforma eta neurri gehiago eskatu baitituzte kontuak zuzentzeko.

Greziako erreskatearen luzapena

Bestalde, Euroguneko Finantza eta Ekonomia ministroek onartu egin dute Greziako erreskatea bi hilabetez luzatzea, 2015eko otsailaren 28ra arte,

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea