Ekonomia -

Proposamena

Kutxabanken geroaz bide-orria adostea proposatu dio Bilduk Urkulluri

EAEko kutxetako sei erakunde sortzaileen bilera egitea proposatu diote Urkulluri, Kutxabankeko akzioak “esku publikoetan gera daitezen” eta Euskadiko ekonomia sustatzeko diru-funtsa osatzeko.

garitano

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak bide-orria eskaini diote Iñigo Urkullu lehendakariari, Kutxabanken etorkizunari buruz hitz egiteko.

Izan ere, EAEko hiru kutxetako sei erakunde sortzaileen bilera egitea proposatu diote Urkulluri, Kutxabankeko akzioak “esku publikoetan gera daitezen” eta, bestalde, Euskadiko ekonomia sustatzeko diru-funtsa osatzeko.

Garitanok eta Izagirrek adierazi dute Kutxabank “ezin dela esku pribatuetan” utzi. Aldiz, “euskal ekonomiaren zerbitzura” jarri behar dela iritzi diote Gipuzkoako agintariak.

Horregatik, eta Kutxabanken etorkizunari buruz “bide-orri” bat zehazte aldera, bilera bat eskatu diote bi erakundeek lehendakariari, bi helburu nagusirekin.

Bilduk proposatuko duen inbertsio-funts horrek zenbatekoa izan behar duen ez dute zehaztu Garitanok eta Izagirrek, baina gogoratu dute estres azterketa gainditu ahal izateko Kutxabankek 800 milioi euroko erretserba egin behar izan duela, “Euskal Herriko ekonomia indartzeko erabili zitekeenean”.

Funtsaren xede nagusiak, industriaren suspertzea eta lanpostuak sortzea, zehaztu dutenez.

“Euskal Herriak eta Gipuzkoak beharrezkoa dute krisiari aurre egitea eta produkzioa indartzea xedea duen entitatea. Enpresei aurrera egiten lagunduko dien entitatea, langabeziaren eta pobreziaren aurka arituko dena, alegia”.

“Erantzukizunez jokatu behar dugu, eta Gipuzkoako erakundeetatik hala egingo dugu”, adierazi du Garitanok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza albisteak Kutxabank albisteak Ekonomia albisteak EH Bildu Gipuzkoa