Ekonomia -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Sindikatuen dokumentuagatik azalpenak eskatuko dizkio CCOOk Confebaski

Unai Sordo CCOO Euskadiko bozeramaileak azalpenak eskatuko dizkio gaur Confebask patronalari ELA eta LAB sindikatuen erroldatik kentzeko ustez egin duen dokumentuaren inguruan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Sordo CCOO Euskadiko bozeramaileak azalpenak eskatuko dizkio gaur Confebask patronalari ELA eta LAB sindikatuen erroldatik kentzeko ustez egin duen dokumentuaren inguruan.

Euskadi Irratian izan da Sordo, Elkarrizketa sozialaren Mahaiak bere lehen bilera egingo duen egunean. Bilera horretara ez dira ELA eta LAB joango eta, hortaz, CCOO eta UGT, Confebask eta Jaurlaritzako bozeramaileak eseriko dira.

Sindikatu abertzaleak erroldatik ateratzeko ustezko dokumentuari buruz, ?astakeri hutsa? dela esan du Sordok. ?Eraso larri bat da edozein sindikaturen aurka?, gaineratu du.

?Confebaskek dio ez duela berak egin, baina ados ez daudela ikusi behar dugu. Ikusiko dugu zer esaten dugun gaur, baina Mahaian lortu behar dugun lehen akordioa izan beharko luke horrek?.

Bestalde, CCOOk bilerara eramango dituen zenbait proposamen zehaztu ditu Sordok. Batetik, Enplegu planak ebaluatzeko batzordea sortzea proposatuko dute.

?Arreta handia jartzen zaio aurrekontuetan jarri eta planifikatzen denari, baina gero ez zaio hainbeste arreta jartzen emaitzen ebaluazioari?, azaldu du.

Gizarte laguntzen inguruan ere, parte-hartzaileek adierazpen bateratua egitea espero da. ?Hitzarmen handi bat behar da Euskadin, Dirua Bermatzeko Errenta indartzeko eta sistema publikoa defendatzeko?, esan du.

Hala ere, gai horrekin lotutako akordioak adostasun ?handiagoak? beharko dituela onartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Langileen Alkartasuna Langile Abertzaleen Batzordeak Confebask bideoak