Ekonomia -
Legealdiko lehena
Elkarrizketa sozialerako mahaia ELA eta LAB gabe bilduko da gaur
Azken batzarra aurreko legegintzaldian egin zuen Jaurlaritza, sindikatuak eta patronala biltzen dituen foro honek.
Erredakzioa
Elkarrizketa sozialerako mahaia gaur bilduko da, Eusko Jaurlaritzak deituta. ELA eta LAB sindikatuek bilera horretara ez joatea erabaki dute. Aurreko legealditik lantalde horrek ez du bilerarik egin.
Legealdiko lehen batzar honetan, hurrengo hilabeteei begira jarraituko duten gai-ordena adostuko dute parte-hartzaileek. Horrez gain, babes sozialerako sistemaren aldeko adierazpen bat sinatuko dute.
CCOO eta UGT sindikatuak bileran izango dira, baina ELAk eta LABek eutsi egin diote ez joateko erabakiari. Bilera gehiengo sindikalaren jarrera ikusita deitu izana kritikatu dute ELAk eta LABek.