Ekonomia -

Santander Bankua

Jose Antonio Alvarez kontseilari delegatu izendatu du Santanderrek

Javier Marin ordezkatuko du orain arte Finantza zuzendaria izan denak. Izendapen hau egiteaz gain, Zuzendaritzako talde guztia berritu du Ana Botinek.

Jose Antonio Alvarez. EFE
Jose Antonio Alvarez. EFE
Jose Antonio Alvarez. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santander Bankuak kontseilari delegatu izendatu du Jose Antonio Alvarez, orain arte bankuko Finantza zuzendaria zena, Javier Marinen ordez. Hala jakinarazi dio bankuak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari. Marin 2013ko apiriletik zegoen karguan, Alfredo Saenzen lekukoa hartu zuenetik.

Izendatzea 2015eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta Ana Botin presidente denetik oraindik hiru hilabete igaro ez direnean iragarri dute. Emilio Botin hil zenean hartu zuen bankuaren ardura haren alabak, eta, Zuzendaritza goitik behera berrituta, asko eta asko ezustean harrapatu ditu Ana Botinek.

Alvarez kontseilari delegatu izendatuta, Santander Bankuko Zuzendaritzan hainbat aldaketa egin ditu Botinek.

Hala, Bruce Carnegie-Brown britainiarra lehen presidenteordea eta kanpoko kontseilarien koordinatzailea izango da aurrerantzean, eta Rodrigo Echenique, presidenteorde.

Javier Marini urteotako lana eskertu dio presidenteak, ohar baten bidez, eta "banku xumea, pertsonala eta gardena" egiteko asmoa duela berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Banco Santander