Ekonomia -
'Subprime'
Santander ikertzen ari dira New Yorken, arrisku handiko maileguengatik
"Kostu handiko maileguak hartzera bideratzen zituzten kontsumitzaileak, saltzaileari soilik mesede egiten ziotenak eta, kontsumitzailea zen kaltetua", Kontsumitzaileen Departamentuaren arabera.
Erredakzioa
Santander Bankuaren bi enpresa ikertzen ari da New Yorkeko Kontsumitzaileen Departamentua (DCA) bigarren eskuko autoak erosteko arrisku handiko maileguak emateagatik. "Subprime" edo "hipoteka zaborrak" deiturikoen antzeko metodoa erabiltzen omen dute mailegu horiek emateko.
Julie Menin DCAren komisarioak iragarri duenez, baliteke Santander Consumer USA Holdingsek eta Santander Consumer Funding 3 LLC-k "legez kanpo eta gehiegikeriaz" jokatu izana, soldata baxuak zituzten newyorktarrei subprime" maileguak emanda.
Gainera, DCA Santander Consumer USA ere ikertzen ari dira, zorrak kobratzeko agente gisa erabiltzen dituen metodoengatik.
Prentsa-agiri batean azaldu duenez, bigarren eskuko autoak erosteko eskaintzen zituzten maileguen % 88 arrisku handikoak ziren. Gainera, bi sistema erabiltzen zituzten, erakundeak berak zuzenean ematen zituen maileguak, edo auto saltzailearen bitartez.
"Saltzaileek kostu handiko maileguak hartzera bideratzen zituzten kontsumitzaileak, saltzaileari soilik mesede egiten ziotenak eta, azkenean, kontsumitzailea zen kaltetua", Kontsumitzaileen Departamentuaren arabera.
Mailegu horiek hartu omen dituzte bi milioi estatubatuarrek, 14.000 auto saltzaileren bitartez.