Ekonomia -
Petrolioak behera
Petrolio-upelaren prezioa 80 dolarretik jaitsi da 4 urtean lehen aldiz
Brent upela 79,70 dolarrean saldu da, 2010eko irailaz geroztik inoizkorik merkeen.
Erredakzioa
Europarentzat erreferentzia den Brent upelaren prezioa 80 dolarretik jaitsi da, eta azken lau urteetako preziorik baxuenean saldu da Europako merkatuan.
Zehatz-mehatz esanda, gaurko saioaren hasieran Brent upelaren prezioa 79,97 dolarrekoa zen, baina gero 79,70era ere jaitsi da, 2010eko irailaz geroztik izan duen salmenta prezio baxuena.
AEBn erreferentzia den Texasko petrolio-upelaren prezioa ere jaitsi egin da. 76,95 dolarreko prezioan saldu da saioaren hasieran, eta 76,81 dolarrera jaitsi da gero.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea