Ekonomia -

2015eko aurrekontuak

3,1 milioi euro hezkuntzara bideratuko ditu Segurtasun Sailak

Bestalde, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzaren diru-laguntza osagarria finantzatzeko aurrekontu-saila 461 milioi eurokoa izango dela azaldu du Aburtok, aurten baino 77 milioi gehiago.

427 milioi euro erabiliko ditu Jaurlaritzak ekonomia suspertzeko

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak gaur azaldu duenez, 3,1 milioi euro lan eskaintza publikotik aterako diren 120 ertzainak prestatzeko bideratuko ditu 2015eko aurrekontu proiektuak, eta baita datorren urteko lan eskaintzaren 250 ertzainak trebatzeko ere.

Beltran de Herediak agerraldia egin du Sailaren 2015ko aurrekontuak aurkezteko. Guztira, 616.729.000 euroko aurrekontua izango du Segurtasun Sailak, aurten baino % 1,3 gehiago.

“2015ean Ertzaintzaren 250 lanpostuko eskaintza publikoa deitzea erantzukizun politikoz jokatzea dela uste dugu; horrela, ertzainen beharrezko kopurura hurbilduko garelako”, azaldu du Segurtasun sailburuak.

Ertzainen batez besteko adina 46 urtekoa dela gogorarazi du Beltran de Herediak. Bestalde, arreta elebiduna hobetzeko asmoarekin euskara sustatzeko partida bikoiztuko du Sailak: 1.027.817 euro.

Enplegu eta Gizarte Politika

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Diru-laguntza Osagarria finantzatzeko aurrekontu-saila 77 milioi eurotan haziko da 2015ean. Horrela, 461 milioiko aurrekontua izango dute. Familia eta lan-bizitza bateratzeko laguntzek 30 milioiko partida izango dute (aurten 17 milioi).

Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuak Eusko Legebiltzarreko batzordean agerraldia egin du 2015eko aurrekontua azaltzeko. Aburtok zuzendutako Sailak 1.035 milioiko aurrekontua izango du, aurten baino ia % 12 gehiago.

Lanbideren aurrekontu-sailak % 13,4 gora egingo du; izan ere, 715 milioietatik 812 milioi izatera pasako da. Konkretuki, 379 milioi diru-sarrerak bermatzeko errentari bideratuko dira, eta 83 etxebizitzaren diru-laguntzari.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzek 500.000 eurotan gora egingo du (% 2,4 gehiago). Lanbideren barruan, enplegu politika aktiboak 155 milioi izatetik 157 milioi izatera pasako dira, Aburtok azaldu duenez.

Bestalde, familia eta lan-bizitza bateratzeko laguntzek 60,9 milioiko partida izango dute 2015ean.

Etxebizitza politikara bideratutako dirua % 3 haziko da eta 249,4 milioitan kokatuko da. Dirua alokairua sustatzeko erabiliko dute gehienbat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintzaren albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak