Ekonomia -

Enplegu Publikoa

Jaurlaritzak aldatu egingo du Enplegu Publikoaren Legearen zirriborroa

Sindikatuen hainbat alegazio gaineratiko dituela esan du Eusko Jaurlaritzak.

110.000 funtzionariori eragingo dio legeak. EiTB
110.000 funtzionariori eragingo dio legeak. EiTB
110.000 funtzionariori eragingo dio legeak. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak aldaketak egingo ditu Euskal Enplegu Publikoaren Legearen zirriborroan, sindikatuen hainbat alegazio gaineratzeko. Hilabete barru aurkeztuko du idatzi berria.

Jaurlaritzaren, aldundien eta Eudelen 110.000 funtzionarioei eta langile publikoei eragingo die legeak.

Funtzio Publikoaren Mahaiak lau orduko bilera egingo du gaur Gasteizen, lege proiektu hau aztertzeko.

Aurreko bileran, irailaren 11n, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak testuaren aurka agertu ziren, malgutasun neurriak jasotzen zituelako, adibidez halabeharrezko eszedentziak, lanaldi murrizketak eta soldata jaitsierak.

Gaurko bileraren ostean, Andres Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak "oso positibo"tzat jo ditu sindikatuen alegazioak, eta "aurrerapausoak" eman dituztela iritzi dio.

Dena dela, "bileraren hasieran, inolako ekarpenik egin gabe, LAB mahaitik altxatu izana" deitoratu du.

ELAk txalotu egin du Jaurlaritzak alegazioei erantzuna emateko konpromisoa hartu izana. Sindikatu abertzaleak 200 aurkeztu ditu, testua "180 gradu biratzeko".

CCOOk ehun bat aurkeztu ditu, besteak beste "pertsonen optimizazio planak kentzea".

UGTk Jaurlaritza "harbera" agertu dela nabarmendu du, baina mesfidantza adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana berriak