Ekonomia -
Facuaren salaketa
Urtarrilean baino 12 euro garestiago ordaindu dugu urrian argindarra
Urtarrilean, batez beste, 67,62 euro ordaindu zuten Espainiako Estatuko etxeetan argindarra. Urrian, berriz, 80 eurora igo da faktura.
Erredakzioa
Argindarraren faktura urtarrilean baino % 18,3 handiagoa izan da urrian, FACUA-Kontsumitzaileak Martxan elkarteak gaur aditzera eman duenez. Horrenbestez, batez beste, duela hamar hilabete baino 12,38 euro garestiago ordaindu dugu argindarraren truke.
FACUAk ohar baten bidez zabaldutako datuen arabera, iazko urrian baino % 3,4 gehiago ordaintzen dute kontsumitzaile eta erabiltzaileek horren truke.
Urtarrilean, batez beste, 67,62 euro ordaindu zuten Espainiako Estatuko etxeetan argindarra. Urrian, berriz, 80 eurora igo da faktura.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea