Ekonomia -

Jardunaldiak

Espainiako erregea, enplegua sortuko duen berrindustrilazioaren alde

Josu Erkorekak ustelkeria izan du hizpide eta “neurri drastikoak” hartzeko eskatu du eta horiek “modu zorrotzean” ezartzeko.

 

Enpresa zuzendarien batzarrera iritsi da Felipe VI.a

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe VI.a Espainiako erregeak berrindustrializazio "zentzudun, eraginkor, teknologiko, iraunkor, gizartearekiko sentibera eta lanpostuak sortuko dituena" aldarrikatu du.

Enpresa Zuzendarien Batzarraren III. ekitaldian, Bilbon, egin ditu erregeak adierazpenok, errege denetik EAEra egin duen lehenengo bisitan.

"Berrindustrializatu irabazteko" lelopean, jardunaldiak egin dituzte atzo eta gaur Euskalduna Jauregian, eta enpresa eta politika alorreko 1.800 zuzendarik eta 40 hizlarik parte hartu dute.

Felipe VI.ak jardunaldien leloa izan du hizpide itxiera ekitaldian, Espainiako Estatuak eta Europa osoak, berrindustrializatzeko "beharra" dutelakoan, "industria pisua galtzen" ari delako.

"Industria sektore indartsua duten herrialdeek, mundu mailako krisiari hobeto eusteaz gain, kalitate handiagoko enplegua dute, I+G+B gehiago dutelako eta gehiago esportatzen dutelako", azpimarratu du erregeak

Bisita

Errege gisa EAEra egin duen lehenengo bisitan, euskaraz hasi du hitzaldia, "lurralde maite honetan" egoteagatik "oso pozik" dagoela adierazteko.

"Berriro Bilbora etortzea herri abegikor batera itzultzea da. Segituan atzematen da industriarekiko sena". Felipe VI.aren esanetan, Bilbon "inoiz ez dute etsi zenbaitzuk gauzak ekoizteko harrotasuna deitzen dioten horretan".

Espainiako monarkiaren burua Euskalduna Jauregira iritsi denean, bertan ziren harrera egiteko Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia, Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramailea (lehendakaria Mexikon dago), Ibon Areso Bilboko alkatea, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria, eta Rafael Miranda Zuzendaritzaren Aurrerapenerako Elkartearen burua.

Alkateak erregeari esan dio beti dela ongietorria Bilbon, eta Leonor alabaren urtebetetzea dela eta, bere partetik zoriontzeko eskatu dio.

Rey en Euskadi Erregea Euskadin EFE

'Onartezinak diren ustelkeria kasuak'

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ere parte hartu du ekitaldian eta ustelkeria izan du hizpide. Jaurlaritzako ordezkariak "neurri drastikoak" hartzeko eskatu du eta horiek "modu zorrotzean" ezartzeko, "onartezinak diren ustelkeria kasuak" gerta ez daitezen.

Erkorekak ez du alde batera utzi nahi izan "Espainian bizi den ezinegona eta sinesgarritasun demokratikoaren krisia". Egoera horri "modu drastikoan buelta ematearen" alde agertu da.

"Akatsak onartu behar dira, zuzendu eta alde batera utzi", esan du. "Trantsizio berri" bat ere defendatu du. Era berean, "onestasunean oinarritutako kultura publiko baten alde, kode etiko baten alde eta erakundeen kontrola aurrera eramango duen eredu berri baten alde ere agertu da.

Protesta

Jauregiaren kanpoaldean, EH Bilduk eta Ezker Anitzak deituta, dozenaka pertsona elkartu dira erregearen aurrean Euskal Herriaren independentzia eta errepublika aldarrikatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea