Ekonomia -

Langile Abertzaleen Batzordea

Ainhoa Etxaidek elkarrizketa sozialaren mahaia ez deitzeko eskatu du

Horrela, LABek ELArekin bat egin du mahiaren aurreko jarreran; ELAren arabera, Jaurlaritzak deitutako mahaia “patronala erreskatatzeko erreskate plana” da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ainhoa Etxaide LAB sindikatuaren idazkari nagusiak azpimarratu duenez, LABek ez du Jaurlaritzak bultzatutako elkarrizketa sozialaren mahaian parte hartuko, eta “ez deitzeko” eskatu du.

Horrela, LABek ELArekin bat egin du mahiaren aurreko jarreran; ELAren arabera, Jaurlaritzak deitutako mahia “patronala eta porrot ideologikoan eta ekonomikoan dauden sindikatuak erreskatatzeko erreskate plana” da, CCOO eta UGT dela eta.

Etxaidek gaur, astearte, eman du sindikatuaren erabakiaren berri, Donostian egindako prentsaurreko batean, Garbiñe Aranburu LABeko Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko idazkariarekin batera.

Etxaideren arabera, Jaurlaritzak egindako proposamenean ez dago aurrerapausorik emateko aukerarik, lan harremanei dagokienez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
LAB