Ekonomia -

Caja Madrid

Miguel Blesa eta Rodrigo Rato inputatu dituzte txartel ezkutuen auzian

Urriaren 16an deklaratzera joan beharko dira, Caja Madrideko kreditu-txartel ezkutuen harira.

Rato eta Blesa, epaile aurrean hilaren 16ean

1:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak Rodrigo Rato eta Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohiak inputatu gisa deklaratzera deituko ditu urriaren 16an, txartel ezkutuen inguruko informazioen harira. Blesa eta Ratorekin batera, Ildefonso Sánchez Barcoj zuzendari orokor ohia ere joango da deklaratzera.

Deklaratzen lehena, 15:00etan, Sánchez Barcoj izango da. Ondoren, Miguel Blesaren txanda izango da, eta, saioa amaitzeko, Rato presidente ohiak deklaratu beharko du.

Epaileak pieza berria ireki du Bankia auziaren barruan, Caja Madrideko txartel ezkutuak ikertzeko.

Madrilgo Kongresuan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak esan du espero duela epaileek "azkar" argitzea nortzuk diren auzi horretako "erantzuleak", horrelako egoerak "errepika ez daitezen".

Horregatik, Ogasun Ministerioa Justizia arduradunekin elkarlanean arituko dela berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea