Ekonomia -

Lan-gatazka

Bederatzi greba-egun iragarri dituzte Bizkaibusen

Greba mugagabea izango da urriaren 27tik aurrera. Sindikatuen arabera, Aldundiak “200 lanpostu baino gehiago” amortizatu nahi du zerbitzuan.

Artxiboko irudia. EiTB
Artxiboko irudia. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, UGT, CCOO, USO eta LAB sindikatuek urrian bederatzi-greba egun deituko dituztela iragarri dute Bizkaibuseko zerbitzuan. Greba mugagabea izango da hilaren 27tik aurrera.

Sindikatuek mobilizazio-egutegi bat egin dute, duela urtebete Bizkaiko Aldundiarekin hitzartu zuten akordioan sartutako baldintzak betetzeko, erakundeko arduradunek sinatutako “bete nahi ez” dutela uste izanda.

Aurreikusitako protesten egutegiaren arabera, Bizkaibus zerbitzuko langileek urriaren egun hauetan egingo dute greba: 6, 9, 13, 15, 17, 20, 21, 23 eta 24. Aurrerago ere, bi orduko lanuzteak egingo dituzte, urriaren 3an.

Halaber, irailaren 24an eta urriaren 1ean Bizkaiko foru Aldundiaren egoitzaren aurrean kontzentrazio bat egitea aurreikusi dute, eta, geroago, manifestazio bat.

Sindikatuek greba mugagabea iragarri dute urriaren 27tik aurrera. Horien arabera, Aldundiak “200 lanpostu baino gehiago” amortizatu nahi du zerbitzuan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Bizkaibus berriak