Ekonomia -

Eustat

Gora egin du abuztuan Euskadira etorritako turista kopuruak

308.692 bisitari etorri dira guztira, iazko abuztuan baino % 5 gehiago. Estatutik etorritako bisitari kopurua % 1,6 igo da eta % 10,3 atzerritarrena.

Historiako udarik onena izan du Euskadik: 846 mila turista izan dira

1:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko hotel, camping eta ostatuetan 308.692 turista izan dira abuztuan, iazko hilabete berean baino 13.939 pertsona gehiago, hau da, % 4,7 egin du gora.

Araban, % 10 egin du gora bisitari kopuruak, % 4,9 Gipuzkoan eta % 3 Bizkaian, Eustat Euskal Estatistika Institutuak zabaldutako datuen arabera.

Turistek igarotako ostatu-gauen kopuruak ere gora egin du, % 5,2, iazko epe berarekin alderatuta; Araban % 10eko igoera izan da, Bizkaian % 5,6koa eta Gipuzkoan % 3,1ekoa.

Estatutik etorritako bisitarien kopurua % 1,6 hazi da, eta % 8,6 atzerritik etorritakoen kopurua.

Araban % 13,2 atzerritar gehiago izan dira abuztuan, eta Estatuko % 8,1 gehiago; Bizkaian atzerritarren kopuruak % 10,3 egin du gora, eta Estatuko bisitari gutxiago egon da (- % 3,1); Gipuzkoan, % 5,1ekoa izan da atzerritik etorritako bisitarien igoera, eta % 4,7ekoa Estatutik etorritakoena.

Batez besteko egonaldia 2,14 egunekoa izan da aurtengo abuztuan; iazkoan, aldiz, 2,13koa izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskadi bideoak