Ekonomia -
Enpresen finantziazioa
Gizarte ekonomia finantzatzeko 10 milioi bideratu ditu Laboral Kutxak
Gizarte eredu "parte-hartzaileago, gardenago eta lehiakorragoa" osatzen duten erakundeei eta pertsonei babesa berretsi die Laboral Kutxak.
Erredakzioa
Gizarte ekonomiako enpresak finantzatzeko 100 milioi euro bideratuko ditu Laboral Kutxak. Horrela, enpresa eredu horretako konpainiei likidezia eman nahi die inbertsio berriak egin ahal izateko.
Laboral Kutxak agiri batean azaldu duenez, Josu Arraiza kutxako Enpresa Arloaren zuzendariak eta Juan Antonio Pedreño Espainiako Gizarte Ekonomiaren Enpresa Konfederakundeko (CEPES) presidenteak lankidetza akordioa berritu dute gaur enpresa mota horiek finantzatzeko.
Horrela, gizarte eredu "parte-hartzaileago, gardenago eta lehiakorragoa" osatzen duten erakundeei eta pertsonei babesa berretsi die Laboral Kutxak.
Enpresa berriek maileguak % 4,5eko interes-tasa finkoarekin eskuratu ahal izango dituzte.