Ekonomia -

800 milioiren truke

Caixabankek Barclaysen Espainiako sare txikizkaria erosi du

Alabaina, Barclaysek inbertsio banka eta Barclaycard kudeatzen jarraituko du, beraz, Barclays Bank PLCk Espainian jardungo du.

Isidre Faine, Caixabanakeko presidentea. Irudia: EFE
Isidre Faine, Caixabanakeko presidentea. Irudia: EFE
Isidre Faine, Caixabanakeko presidentea. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Caixabankek Barclays Bank SAU sare txikizkaria, ondareak eta alde korporatiboa kudeatzen duen entitatea erostea adostu du Barclays Bank PLCrekin, 800 milioiren truke.

Ohar baten bidez argitu dutenez, behin betiko salneurria urte amaieran zehaztuko da, Barclays Bank SAUren ondare garbiaren arabera.

2014ko amaieran burutuko dute erosketa, eta horretarako zenbait erakundek baimena eman beharko dute.

Alabaina, Barclaysek inbertsio banka eta Barclaycard kudeatzen jarraituko du, beraz, Barclays Bank PLCk Espainian jardungo du.

Operazioaren bidez, Caixabankek -Isidro Fainek gidatuta- lidertza sendotuko du Espainian, 550.000 bezero berri bere gain hartuta, gehien bat sare txikizkaritik eta banka pribatutik etorritakoak. Gainera, 270 bulego eta 2.400 langile inguru bereganatuko ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea