Ekonomia -

Arcelor Mittal

Arcelorrek jarraipenaren alde egingo duela dio, itxiera aipatu gabe

Zumarragako lantegiak 'galera handiak' dituela pilatuta eta taldea 'aukera ezberdinak aztertzen' ari dela esan du zuzendaritzak, baina ez du aldi baterako itxierarik aipatu, kaleratu duen agirian.

Arcelor Mittalek Zumarragan duen lantegia.
Arcelor Mittalek Zumarragan duen lantegia.
Sei hilabeterako itxiko dute Zumarragako lantegia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arcelor Mittal enpresak Zumarragako lantegiaren "jarraipenaren" alde ahaleginetan ari dela esan du eta ez du aipatu aldi baterako itxierarik. Goizean zabaldutako informazioaren ondotik, agiri bat kaleratu du enpresaren zuzendaritzak. Bertan jasotzen denez, Zumarragako lantegiak "galera handiak ditu pilatuta" eta taldea "aukera ezberdinak aztertzen" ari da. Sindikatuek salatu duten aldi baterako itxieraren aipamenik ez du egin idatzian enpresak.

Multinazionalak lantegiaren egoera helarazi diola enpresa batzordeari jakinarazi du zuzendaritzak, "enpresaren etorkizuna bermatuko duen konponbide bat elkarrekin lantzeko". "Merkatuaren egoera ahulak eta kostu energetiko altuek" lantegia gogor kolpatu dutela esan du zuzendaritzak.

"Aukera eta konponbide ezberdinak aztertzen ari gara. Lantegiak jarraipena izan dezan, bide guztiak agortzeko prest dago zuzendaritza", jasotzen du agiriak.

Enrique Baratta CC.OO. sindikatuaren Industria Alorreko Gipuzkoako arduradunak gaur goizean esan duenez, duela egun batzuk bilera batera deitu zituen langileak enpresaren zuzendaritzak eta irailaren amaiera aldera lantegia aldi baterako ixteko asmoaren berri eman zien.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea