Ekonomia -
Fagorrek krisia
Fagor berriro martxan jartzea oztopatzea egotzi dio PSEk EAJri
Fagorren krisiaren aurrean Eusko Jaurlaritzak ez duela eragile aktibo gisa jokatu esan du Vicente Reyesek.
Erredakzioa
PSE-EEk esan du "onartezina" dela Fagorren krisiaren aurrean EAJk hartu duen jarrera. Haren ustez, alderdi barruan dituzten ezberdintasunak Fagor Etxetresnen jarduera berriz ere martxan jartzea oztopatzen ari dira, hain justu, Cata enpresak Fagor Etxetresnak hartu berri duenean. Gaineratu du Basauriko Edesaren etorkizuna ere zailtzen ari dela EAJ.
Vicente Reyes PSE-EEko Politika Publikoko idazkariak agiri batean azpimarratu du Fagor Etxetresnen jabe berriarekin berregituraketa eta suspertze lanetan dabiltzan bitartean, ez dagoela "Basauriko Edesa berriro zabaltzeko inongo bermerik".
PSEk azpimarratu du Catak oraindik ez duela "Edesaren etorkizuna zehaztu" eta egoera honen aurrean, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Diputazioak "indarrak batu behar dituztela" Catari jarrera irmoa eta bateratua aurkezteko eta Edesaren jarduerari jarraipena eman eta Basauriko lanpostuei eusteko.