Ekonomia -
Lehen batzar ofiziala
Eusko Jaurlaritza eta Cata enpresa Fagorrez hitz egiteko bildu dira
Catak eta Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak egiten duten lehen batzarra da, joan den uztailaren 29an enpresa katalanak Fagorren aktiboak erosi zituenetik.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko arduradunak Fagor Etxetresnak erosi duen Cata enpresako arduradunekin bilduko dira astelehen honetan Donostian.
Eusko Jaurlaritzako iturrien arabera, Cata enpresako arduradunen eta Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren arteko lehen batzar ofiziala da, joan den uztailaren 29an Fagorren hartzekodunen konkurtsoaz arduratzen den epaileak aktiboak saldu zizkionetik enpresa katalanari.
Konfiantza eta ilusio handiz
Fagorren aktiboak Cata enpresak erosiko zituela jakin bezain laster, Fagor markaren balioa eta lanpostuak "lehenbailehen" berreskuratzeko eskatu zion Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak Kataluniako konpainiari.
Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren lankidetza eskaini dio sailburuak Catari. Tapiaren hitzetan, Fagor Etxetresnakek hasten duen aldi berria "ez da erraza izango", baina Eusko Jaurlaritzak "konfiantza eta ilusio handiz" aurre egingo diola aurreratu du.