Ekonomia -

Munduko Saskibaloi Kopa

Munduko Saskibaloi Kopak 20 milioi euro utzi ditzake Bizkaian

Euski Irratian eginiko elkarrizketa batean, Unai Rementeria Bizkaiko Aldundiko ordezkariak goraipatu du Amerikako Estatu Batuen selekzioak Barakaldon jokatzeak onurak ekarriko dituela.

Saskibaloi partida bat Barakaldoko BEC-en. Argazkia: eitb
Saskibaloi partida bat Barakaldoko BEC-en.
Saskibaloi partida bat Barakaldoko BEC-en. Argazkia: eitb

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Rementeria Bizkaiko Aldundiko ordezkari eta Presidentziarako diputatuak baieztatu du Munduko Saskibaloi Kopak Bizkaian izango duen eragin ekonomikoa 20 milioi euro ingurukoa izango dela, kontuan harturik abuztuaren 30a eta irailaren 14a bitartean Barakaldoko BEC! eraikina aipatutako txapelketaren egoitzetako bat izango dela.

Euski Irratian eginiko elkarrizketa batean, Unai Rementeria Bizkaiko Aldundiko ordezkariak goraipatu du Amerikako Estatu Batuen selekzioak Barakaldon jokatzeak onurak ekarriko dituela: “Munduko selekziorik onenetarikoa da; lan asko egin behar izan dugu horiek hona ekartzeko, eta azkenean lortu dugu”.

Herrialde ezberdinetako selekzioak

Estatubatuarrez gain, gogorarazi du Bizkaiko egoitzatik Zeelanda Berriko, Ukrainiako, Dominikar Errepublikako, Finlandiako eta Turkiako selekzioak igaroko direla, eta Aldundiak eta Bilboko Udalak Finlandian eta Turkian eginiko bisitetan oso erantzun ona jaso zutela: “Badirudi jende asko etorriko dela, eta aurreikuspen ekonomikoek diote 20 milioi euro inguruko diru-sarrerak izango ditugula”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea