Ekonomia -
Erreforma fiskala
10 urteko pentsio planak berreskuratzea posible izango da
Gobernuak onartutako erreforma fiskalaren lege-proiektuak ekarpenak berreskuratzeko aukera emango du, eta ez bakarrik gaixotasun larri edo epe luzeko langabezia kasuetan.
Erredakzioa
Pentsio planek 10 urte betetzen dituztenean ekarpenak berreskuratzeko aukera emango du Espainiako Gobernuak gaur onartutako erreforma fiskalaren lege-proiektuak, eta ez bakarrik gaixotasun larri edo epe luzeko langabezia kasuetan.
Horrela, 10 urteko pentsio planen ekarpenak aldez aurretik eskuratzeko aukera emango du erreformak, eta baita ekarpenek sortutako irabaziak ere.
Baldintzak eta mugak legez arautuko dituztela azaldu du Hazienda Ministerioak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea