Ekonomia -
Eustaten datuak
227.000 turista jaso zituen Euskadik ekainean, iaz baino % 6,4 gehiago
Araban % 10,6 gehitu dira bidaiarien sarrerak, eta % 12,8 Gipuzkoan. Bizkaian ez da aldaketarik izan.
Erredakzioa
2014ko ekainean 226.899 turista jaso zituen Euskal Autonomia Erkidegoak, aurreko urteko hil berean baino 13.657 gehiago (% 6,4 gehiago), Eustaten datuen arabera.
Araban % 10,6 gehitu dira bidaiarien sarrerak eta % 12,8 Gipuzkoan. Bizkaian ez da aldaketarik izan.
Gaualdiak, aurtengo ekainean, 428.458 izan dira, iazko ekainean baino % 8,5 gehiago. Urtebeteko datuak hartuz gero, gaualdiak % 6 gehitu dira Araban, % 10,6 Gipuzkoan eta % 7,2 Bizkaian.
Estatuko bidaiariak % 6 gehitu dira, aurreko urteko ekainaren aldean, eta atzerrikoak % 7. Araban atzerritarrak % 10,8 gehitu dira eta Estatuko turistak % 10,5. Bizkaian atzerritarrak % 1 gehitu dira eta Estatukoak % 0,5 gutxitu. Gipuzkoan atzerritarrak % 12,2 gehitu dira eta Estatukoak % 13,3.
Batez besteko egonaldia 1,89 egunekoa izan da, aurreko urteko ekainean 1,85 izan zelarik. Egonaldiak 2013ko ekainean 1,83 egunekoak izatetik aurten 1,75ekoak izatera pasatu da Araban, 1,76tik 1,89ra hazi da Bizkaian eta 1,97tik 1,93ra murriztu da Gipuzkoan.
Hotelen okupazio-tasarik handienak ekainean Donostian (% 70,5), Gipuzkoako kostaldean (% 54,6) eta Bilbon (% 54,1) izan ziren.
Asteko eguna aintzat hartuta, 2014ko ekainean okupaziorik handiena (% 61,8) aste-bukaeretan izan da (% 46,6 lanegunetan).