Ekonomia -
Auzitegi Nazionala
Gowexen kontu-ikuskaria bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman dute
Polizia Judizialak ez du aurkitu bere etxean, bihar inputatu gisa deklaratu dezan zitazioa emateko.
Erredakzioa
Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Jose Antonio Diaz Villanueva, Gowexen kontu-ikuskaria, bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du; izan ere, Polizia Judizialak ez du aurkitu bere etxean, bihar inputatu gisa deklaratu dezan zitazioa emateko.
Gainera, epaileak uztailaren 28ra atzeratu du Florencia Mate Gowexeko kontseilari ohi eta Jenaro Garcia presidente ohiaren emaztearen deklarazioa. Gaur goizean deklaratu behar zuen, baina Costa Rican dagoela jakinarazi du abokatuak.
Azkenik, epaileak Jenaro Garciak Luxenburgon Banco Popularrekin zuen kontua bahitzeko agindu du. Garciak berak aitortu zuen bertan hiru milioi euro zituela.